Herriko estanko batean 60.000 euro inguruko balioa duen tabako-kopurua lapurtu dute

Ertzaintzak 20 urteko gazte bat ikertzen dihardu
Herriko estanko batean 60.000 euro inguruko balioa duen tabako-kopurua lapurtu dute
2025/04/09 11:15
eta kitto!

Martxoaren 14an, goizaldean, lapurreta egin zuten Eibarko estanko batean. “Bi pertsonak kutxatila batekin hautsi zuten sarrerako kristalezko atea barrura sartu ahal izateko, eta tabako-kopuru handia, 60.000 euro inguruko balioa zuena, eta lokaleko kutxa erregistratzailea lapurtu zituzten”, Ertzaintzaren berbetan.

Gertakariaren berri izan ondoren, Eibarko Ertzain-etxean ikerketa abiatu zuten eta lapurreta horretan inplikatuetako bat identifikatu ahal izan dute. 20 urte ditu ustezko lapurrak eta mugapean egindako ondarearen aurkako delituengatik polizia-aurrekari ugari ditu. “Gazte hori martxoaren erdialdera ere atxilotu zuten bertako taberna batean lapurreta egiteagatik”, dio Ertzaintzak.

Gauzak horrela, eginbideak ireki dizkiote ikertu gisa. Gainera, Ertzaintzak ikerketa zabalik du delitu horretan inplikatutako bigarren pertsona identifikatu ahal izateko.