Talde inmunitatea lortzeko herritarren %70 txertatuta egotea beharrezkoa dela azaldu du Ana Galarragak

Talde inmunitatea lortzeko herritarren %70 txertatuta egotea beharrezkoa dela azaldu du Ana Galarragak
2021/03/23 07:29
eta kitto!
ETBk eta Elhuyarrek elkarlanean ekoizten duten Teknopolis saioan Ana Galarraga zientzia dibulgatzaileak azaldu duenez, lehen dositik txertoek gaixotasunaren alderdi larrienetatik babesten dutela eta transmisioa prebenitzen dutela ikusten ari gara, "hau da, neurri batean behintzat, esterilizatzaileak direla. Baieztatuz gero, errazagoa izango litzateke talde inmunitatea lortzea". Horretarako, baina, beharrezkoa da pertsonen %70 txertatuta egotea, Koronabirusaren gakoak tartearen atal honetan azaltzen duen bezala.