Talde nagusiarena kenduta, asteburu bikaina Urbateko waterpolistentzat

2. Nazional Mailako taldeak Ciutat de Palmaren aurka 9-13 galdu zuen
Talde nagusiarena kenduta, asteburu bikaina Urbateko waterpolistentzat
2024/12/17 18:04
eta kitto!

Aurreko zapatuan Donostiako Paco Yoldi igerilekuan  jokatutako 2. Nazional Mailako partiduan, senior mailako A taldeak ezin izan zuen punturik lortu Mallorcako Ciutat de Palma taldearen aurkako partiduan 9-13 galdu ondoren. Ikusleen animoak, erritmo ona trantsizioetan, defentsak ere maila emanez... baina azkenean amore eman zuten Davide Cerchirenek.

Eskerrak senior mailako B taldeak morala emango dion garaipena eskuratu zuela Orbean, Waterpolo Donosti A indartsuari 10-7 irabazita. Neurketa horretan azpimarratzekoa izan zen Xabier Varelaren lana, lau golekin. Eskola mailako Urbatek, bestalde, 1-5 irabazi zion Easori; kadete mailako mutilen taldea 9-15 nagusitu zitzaion Logroñori Errioxako hiriburuan eta, azkenik, kadete mistoak gol batengatik galdu zuen Donostiarekin (12-13).