Tamaina handiko hondakinen birziklatzea eta Garbiguneen erabilera hobetzeko kanpaina hasi du Mankomunitateak
2018/06/07
09:49
eta kitto!
Debabarreneko Mankomunitateak informazio liburuxka baten 34.000 ale baino gehiago banatu ditu eskualdean, gogorarazteko badela doako bilketa zerbitzu bat edukiontzietan sartu ezin diren hondakin guztientzat. Era berean, Hiri Hondakinak gaika biltzeko zerbitzua arautzen duen ordenantza behin-betiko onartua gelditu da.
Debabarrenako Mankomunitateak jakinarazi duenez, "tamaina handiko hondakinen kudeaketa egoki batek eragin handia du euren birziklatzean, eta gainera kaleak garbi edukitzen laguntzen du". Tamaina handiko hondakinak Garbigunera eraman daitezke, astelehenetik ostiralera bitartean eta larunbat goizetan. Goizeko ordutegia: 09:04tik 12:56ra; arratsaldetakoa: 16:04tik 18:08ra.
Garbigunera joateko aukerarik ez dutenek tamaina handiko hondakina kalean utz dezakete, 20:30etik 21:30era, edukiontzien alboan, baina aldez aurretik honako telefono-zenbaki honetara deitu beharko dute: 943 700 799. Aldez aurretik deitzea oso garrantzitsua da bilketa-zerbitzuko langileek jakin dezaten tamaina handiko hondakin hori non dagoen eta lana antolatu ahal izateko. Mankomunitateko presidente Arcadio Benítezek adierazi duenez, "herritarren lankidetza ezinbestekoa da tamaina handiko hondakinen birziklatzea hobetzeko eta kaleak garbi edukitzeko”.
Objektuak ondoren adierazten diren egunetan baino ezin dira utzi, "bestela objektuak bide publikoan egongo lirateke eguna joan eguna etorri." Udalerri bakoitzarentzat adierazitako egunak honako hauek dira:
• Astelehenetan, Mallabia, Ermua eta Eibarren,
• Ostegunetan, Soraluze, Elgoibar, Mendaro, Deba eta Mutrikun.
Obretako hondakinak, altzariak, etxetresna elektrikoak eta etxeko bestelako gauzak bide publikoan utziz gero, aldez aurretik 943 700 799 telefono-zenbakira deitu gabe eta bilketa-eguna ez den beste egun batean eta 20:30ak baino lehenago, isun bat jaso ahal izango da.