Tantanez Tantan, euskeraren olatua bihar ailegatuko da Eibarrera
2018/05/18
11:00
eta kitto!
“Ni ere tantan” goiburu hartuta abiatuko da aurtengo Tantanez Tantan ekitaldia Urkusuko iturritik. Aurrekoetan baino ordubete lehenago, eguerdiko 12:00etan ekingo dio ibilbideari euskeraren gantxilak. Mireia Alonsok (Belarriprest) eta Leire Alberdik (Ahobizi) izango dute iturrian gantxila urez betetzeko ardura, eta hortik aurrera eskuz esku gantxila elkarri emanez, euskeraren aldeko olatua Untzagaraino iritsiko da.
Edonork har dezake parte
Urkizu eta Untzaga arteko ibilbide osoa lotzeko antolatzaileek 500 bat lagun behar direla kalkulatzen dute, eta parte hartzeko deia eibartar guztiei egiten diete: “Gonbidapenik jaso ez dutenek ere har dezakete parte, ekitaldi irekia da, ez da inon izenik eman behar, ibilbideko tarte bat aukeratu eta bertara joan, besterik ez. Hori bai, ahal dela, erropa urdinez jantzita eta lepoan koadrodun zapiarekin”.
Gantxila 12:00etan irtengo da Urkusuko iturritik baina antolatzaileek 11:30erako ibilbidean egotea gomendatzen dute, “ibilbide osoa ondo antolatzeko nahiago dugu sasoiz ibiltzea. Goizean goizetik ez da girorik faltako herrian, izan ere, aurten, Eibarko Batukada Feministak bat egin du ekimenarekin eta kalean gora eta behera ibiliko dira girotzen”. Horrez gainera, Marisol Arrillagaren soinujoleak eta Mogel Isasiko hankapaloak gantxilari laguntzen joango dira kalejiran.
Amaiera biribila
Eguerdiko 13:00a aldera aurreikusten da iritsiko dela gantxila Untzagara (harmailen aldera), eta taldeko argazkia atera ondoren erromerian jardungo dugu Mugi Panderoa taldearekin eskutik. Eta gantxilari agur esan eta gero, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean herrian egingo den Euskaraldia ekimena aurkeztuko digute Belarriprest, Ahobizi eta Bihotzgoxok.