Tapoiak batzeko edukiontzi berria Urkizun

Tapoiak batzeko edukiontzi berria Urkizun
2012/12/20 00:00
eta kitto!

Plastikozko tapoiak biltzeko edukiontzia ipini dute Urkizun. Bertan batutakoak Fibrodisplasia Osificante Progresiva (FOP) izeneko gaitzak eragindakoen Bizimina elkartekoei laguntzeko erabiliko dira. Orain arte horretarako edukiontzi bakarra zegoen herrian, Calbetón kalean.