Tarta erraldoia El Corte Inglesaren 5 urteak ospatzeko
2014/11/26
00:00
eta kitto!
Gaur (eguaztena, hilak 26), El Corte Inglesak Ego Gain kalean merkataritza gunea zabaldu zuela bost urte betetzen dira eta, hori ospatzeko, 18.00etan hasiko den jaialdia prestatu dute. Dendako fatxada apaintzen dauden argiak piztearekin batera ekingo zaio jaiari eta, jarraian, Ipurua dantza garaikidekoek gaurko bereziki sortu duten koreografia erakutsiko dute. Eta, bosgarren urtebetetze eguna agurtzeko, 2.000 lagunendako prestatu duten tarta erraldoia jateko aukera egongo da.