Taxibusarentzat geralekua jarriko dute Ospitale parean

Taxibusarentzat geralekua jarriko dute Ospitale parean
2023/11/27 16:14
eta kitto!
Urtarriletik aurrera geraleku berria izango du Taxibusak, Ospitale parean geldituko baita Torrekua kaletik Otaola kalerako igoeran. Udalak, gainera, zapatuetako zerbitzua gehitu du eta 2022an jarri zuen Udalbuseko errefortzuari eusten dio. Hau da, lehen orduan errefortzua egongo da Untzagatik teknikerreraino urte osoan zehar, abuztuan izan ezik (astelehenetik barixakura 9.30, 11.30, 12.30 eta 7.35 era eta zapatuetan 9.30, 11.30 eta 12.30ean).

Zerbitzua zabaldu arren, kilometrajean ia ez du eraginik izango, beste geraleku batzuen ordena aldatu baita. Gaur egun, Taxibusa Itzion gelditzen da, Jardiñeta eta Ardantzako geltokietatik igaro ondoren, eta urtarriletik aurrera, Matxariatik Itziora joango da, eta ondoren Jardiñetan eta Ardantzan geldituko da, Ospitaleko geltoki berrira joan aurretik.