Tekniker-ek fakturazioko bere marka gainditu zuen 2023an
Aurreko urteko fakturazioa %18an gainditu du
2024/09/03
11:08
eta kitto!
Tekniker-ek 32 milioi euroko marka ezarri zuen iazko fakturazioan, aurreko %18an gaindituz. Empresa jakinarazi zuenez, kopuru horretara heltzea posible izan da I+G (Ikerkuntza+Garapena) arloan eta transferentzia teknologikoan izandako aurrerapenei esker. Aldi berean, bertatik diotenez, sarreren ia erdia (%49,2) 200 enpresetik gorakoekin izandako kontratuei esker da, tartean egonik aeronautika, osasuna eta hidrogenoarekin lotutakoak.
Guztiei balio handiko emaitzak eskani zaizkie, industria adimentsuaren eta jasangarriaren mesedetan. Aipatutako proiektuak Eusko Jaurlaritzak (%24,5), Estatuak (%5,4) eta EB-k (%17,1) finantzatutakoak izan dira.