Tekniker-ek H2Greem startup espainiarrarekin lankidetzan dihardu hidrogeno berdearen I+G bizkortzeko
Aliantza honen helburu nagusia protoiak trukatzeko mintzen elektrolizagailuen (PEM, ingelesezko izenen siglak) ikerketa eta eskalatze industriala bultzatzea da, hidrogeno berdea prezio lehiakorrean sortzeko. PEM teknologiak abantaila handiak ditu, esaterako, lortzen duen hidrogenoaren garbitasuna eta energia berriztagarrien instalazioetan integratzeko erraztasuna.
Teknikerrek H2Greem-ek garatutako hainbat ekipamendu ditu, materialak eta osagaiak aztertzeko eta energia sortzeko sistema horiek fabrikatzeko konbinaziorik onena aurkitzeko balio dutenak. Teknikerrek H2Greem-ekin duen lankidetzak bultzada ematen dio Teknikerrek hidrogeno berdearen alde egindako apustuari, eta aukera ematen dio zentro teknologikoari merkatuaren premiak zuzenean ezagutzeko eta, ondorioz, bere ikerketa-jarduera egokitzeko. Teknikerren apustuak hainbat jarduera hartzen ditu hidrogeno berdearen balio-kate osoan: sorrera, biltegiratzea, garraioa eta mugikortasun- eta industria-arloko aplikazioak.