Telenobelak izango dira Lagun Taldearen aurtengo ikuskizunaren ardatza
2013/01/18
00:00
eta kitto!
Lagun Taldeak urteroko moduan dantza eta musika ikuskizuna prestatu du, Hezkuntza Esparruan taularatzeko. Arrakasta handia izaten duenez, aurten ere saio bi eskainiko dituzte: lehenengoa bihar zapatuan eta bigarrena hurrengo asteburuan, hilaren 26an. Biak Hezkuntza Esparruan egingo dituzte, 17.30etan (sarrerak euro batean salgai). Luces, cámara ¡¡¡Culebrón!!! izenburuko ikuskizunean telenobela baten grabazioa antzeztuko dute eta, nola ez, saltsa eta iskanbilarik ez da faltan izango.