Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira

Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira
Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira
2026/07/07 08:33
eta kitto!

Zerua hodei gutxirekin edo partez hodeitua egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira.

Haize ahula eta aldakorra ibiliko da, hego-osagaia nagusi izanik; arratsaldean ipar-osagaitik finkatu eta indartu egingo da, bolada gogorrekin.

Tenperatura minimoak gutxi igoko dira. Tenperatura maximoak nahikoa edo nabarmen jaitsiko dira.

 

Iturria: Euskalmet