Tentazioa Konpainiak "Ez naiz Dublinen inoiz egon" antzezlana aurkeztuko du bihar Coliseon

Tentazioa Konpainiak "Ez naiz Dublinen inoiz egon" antzezlana aurkeztuko du bihar Coliseon
2023/10/27 18:06
eta kitto!
Bihar arratsaldean, 19:00etan, Tentazioa Konpainiak Ez naiz Dublinen inoiz egon antzezlan komikoa aurkeztuko du Coliseon. Aurten Donostiko Antzoki Zaharrean estreinatutako antzerki-lana Markos Goikoleak idatzi du. Mireia Gabilondok zuzendutako lan horretan aktore oso ezagunak igoko dira oholtzara, zuzendariarekin batera: Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte eta Aitziber Garmendia. Sarrerak 10 euro balio du (7 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).

Sinopsia

Amesti familia Eguberri gaua ospatzeko bildu da, baina aurtengoa berezia da. Elena, hiru urtez ikusi ez duten alaba gaztea, Londresetik itzuli da azkenean. Baina ez dator bakarrik, Cindyrekin dator, bere neska-lagun irlandarrarekin. Denak daude desiratzen irlandarra ezagutzeko, baina inork ez du espero Cindy pertsonai ikusezin bat izatea, familia honen oreka hankaz gora jarriko duen Elenaren fantasia bat. Atetik sartzen den momentuan, pertsona bitxi hau onartu ala ez erabaki beharko dute. Gau zoro honetan zehar bakoitzak bere fantasia eta miseriak erakutsiko ditu, hemen ez baita inor libratzen. Eta elkar onartzeko zailtasunak izan arren, denak gauza berdinaren bila dabiltzala ikusiko dugu; bizitzen lagunduko dien ilusio baten bila