`The British influence in our football: Fred Petland and the Basque Children’ erakusketa jasoko du Ipuruako Merkatu Plazak zapatuan
Zapatu honetarako, apirilak 20, ekitaldi berezia prestatu dute Ipuruako Merkatu Plazan, 12:00etatik aurrera. Izan ere, ‘The British influence in our football: Fred Petland and the Basque Children’ erakusketa jasoko du Ipuruako eraikinak.
Bertan, aurreko urtean eta aurten egin diren tailerretan bildutako posterrak egongo dira ikusgai. Gainera, haurren ahotsekin ingelesez egindako bideoa eskainiko dute (euskaratzen joango dira). Hori gutxi balitz, elkarrizketa egingo diote Chris Evans Galeseko kazetariari. Atleticen historiari buruzko ingelesezko lehen liburua idatzi du Evans-ek: "Los Leones: La especial historia del Athletic Club de Bilbao". Liburuko kapitulu batean "Los niños futbolistas de la guerra" gaia lantzen da. Chris Evans-ek kontatzen duen moduan, euskal errefuxiatuek futbolaren bitartez dirua eskuratzen zuten eta horietako asko futbolari profesional bilakatu ziren.
Sarrera librea izango da, ez da aurretik izena eman behar.
Ingelesezko jarduera
"The British influence in our football: Fred Petland and the Basque Country’ britainiarrek gure futbolean izan duten eraginari buruzko ingelesezko jarduera da, Nerea Mendikute eibartarrak egindako proiektu batean oinarrituta. Gerra zibilaren ondorioz, 4.000 haurrek emigratu zuten 1937an Erresuma Batura eta, horietatik hamabost futbolari profesional bihurtu ziren.