The Riff Truckers eta Kohatu talde bizkaitarrek kontzertua emango dute bihar Gaztetxean
Eibarko Gaztetxeak kontzertua antolatu du biharko, The Riff Truckers eta Kohatu taldeekin. Lehen taldea Gernikatik dator eta, orain arte kaleratu dituen lau diskoetan, bere musikak blues hotsetatik Hard Rockerako bidea jarraitu du. Mustang T.R.T.-ren estudioko laugarren diskoa formatu analogikoan grabatutako 6 abestiz osatutako lana da, Garate, Andoain (Gipuzkoa) estudioan, Martxel Arkazaroren laguntzarekin: “Sei geldialdiko bidaia, bakoitza bere gitarra bakarlariaren laguntzarekin”. Eta bigarren taldea Berrizen sortutakoa da. Joseba Romero (gitarra, ahotsa), Martin Sarasketa (bateria), Xabier Gutierrez (baxua) eta Asier Alejo (baxua) laukoteak ere metal doinu indartsuak eskainiko ditu. Bihar 21:30ean zabalduko dituzte Eibarko Gaztetxeko ateak eta sarrerak 3 euro balio du.