Thobjorn Risager & The Black Tornado taldearen kontzertua domekan Coliseo antzokian

Thobjorn Risager & The Black Tornado taldearen kontzertua domekan Coliseo antzokian
2023/10/06 12:19
eta kitto!
Daniar proiektu honek jendetza erakarri du bere presentzia eszeniko dinamikoarekin eta soula, Chicagoko bluesa, boogie eta rock ā€˜nā€™ rolla eta Ray Charles, Van Morrison eta Billy Gibbons elkartzen dituen ahotsarekin uztartzen dituen soinuarekin. Thobjorn Risager & The Black Tornadok dantzarako zapatak Europako jaialdi handienetako agertokietara eraman ditu, eta noir-ish bluesa mundu osoko jazz klubetara.

Sarreraren prezioa 10 eurokoa da (7 euro Coliseoaren Laguna txartela dutenentzat). Sarrerak gaur erosi daitezke Coliseo antzokiko leihatilan 17:30etik 19:30era, bihar toki berean ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago edo Kutxabank bitartez.