“Tierra de adopción” liburua aurkeztuko du Yolanda del Nozal eibartarrak datorren barixakuan Portalean

“Tierra de adopción” liburua aurkeztuko du Yolanda del Nozal eibartarrak datorren barixakuan Portalean
2017/05/08 10:41
eta kitto!
Maiatzaren 12an Yolanda del Nozal idazlearen “Tierra de adopción” liburua aurkeztuko dute Portalean, arratsaldeko 19:00etan.  Juan Ortega Eibarko Antzerki Jardunaldietako zuzendari artistikoa izango da idazlearen aurkezlea.

Yolanda del Nozal umetxoa zela iritsi zen Eibarrera bere gurasoen besoetan,  50eko hamarkadaren bukaeran. Bere anai-arrebak Eibarren jaio eta bizi dira. Frantses filologiako ikasketak bukatu zituenean Bilbon bizitzen gelditu zen Getxoko Hizkuntza Eskola Ofizialeko frantseseko irakaslea da. Betidanik gustatu zaio interpretazioa eta hori dela-eta Narruzko Zezen antzerki taldeko kidea izan zen Eibarko Unibertsitate Laboralean ikasten zuen bitartean.

LIBURUA

"Tierra de Adopción" liburuan  umetako oroipenak berreskuratzen ditu: eskolakoak, bere kalekoak, bere bizipenak. Baina protagonista nagusiak gurasoak dira, batez ere aita. Aitak kontatzen du zergatik erabaki zuen Palentziako lurretatik Eibarrera etortzea eta nolakoa izan zen bere lehenengo bidaia hura. Horrela, Eibarrek leku garrantzitsua du liburuan eta, jakina, baita idazlearen eta bere familiaren bizitzetan ere.