"Tierra de nadie" ikuskizuna eskainiko du Compañía de Danza Evak urriaren 11n Coliseo antzokian

Beste ezeren gainetik, gorputzaz, gorputzaren lurraldeaz, gorputzaren mugez mintzo da "Tierra de nadie". Gorputz neurrigabeaz eta gorputz desordenatuaz.
"Tierra de nadie" ikuskizuna eskainiko du Compañía de Danza Evak urriaren 11n Coliseo antzokian
2024/10/08 11:40
eta kitto!

Eva Guerreroren konpainiak "Tierra de nadie" ikuskizuna eskainiko du datorren barixakuan, hilak 11, Coliseo antzokian, 19:00etatik aurrera. "Tierra de nadie" dantza da, ahotsa, zuzeneko musika, atmosfera poetikoak, natura, emakume-animaliak, gorputz arrotzak, soinu oroitarazleak. Aurkitzeko dagoen leku batean murgiltzea da. Leku ezkutu batera bidaiatzea —norberaren barrenera egindako bidaiaren metafora gisa—, eta gorputz honek ezkutatzen dituen mirariak eta piztiak aurkitzea, ozeanoaren punturik sakonenera jaitsiko bagina bezala, edo munduko lurrik urrunenera iritsiko bagina bezala.

Aurkakoez mintzo da "Tierra de nadie", kontraesanez, hasiera-amaierez, gorputz infinituez eta bazterreko espazioez. Eta hurbiltzeaz eta urruntzeaz, distantziaz, ezkutuan dagoenaz, gorputz bat osatzen duten gorputz ezberdinez, edertasunaz eta itsusitasunaz, basatia denaz. Eta apneez eta korronteez, konkistez eta porrotez, eusteaz eta iragazteez.

Baina, beste ezeren gainetik, gorputzaz, gorputzaren lurraldeaz, gorputzaren mugez mintzo da Tierra de nadie. Gorputz neurrigabeaz eta gorputz desordenatuaz.

Zuzendaritza Eva Guerrero
Koreografia, interpretazioa   Eva Guerrero, Garazi López de Armentia
Musika interpretazioa   Yolanda Bustillo, Carla Sevilla

Sarrera:  10 € - 7 € COLISEOAREN LAGUNA

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke. 