Titirijai Nazioarteko Jaialdiko txotxongilo ikuskizuna hartuko du Coliseo antzokiak

Titirijai Nazioarteko Jaialdiko txotxongilo ikuskizuna hartuko du Coliseo antzokiak
2019/11/20 21:11
eta kitto!
Udalak eta Uni Kultur Elkarteak, Tolosako Ekinbide Etxearen laguntzarekin, Titirijai Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiko ikuskizunetako bat ekarriko dute gurera bihar, 17:00etan Coliseo antzokian (5 euro). Txekiar Errepublikakoa den Pavel Smid-ek “Un cuento del viento”, ume bi eta haize-errota bat protagonista dituen ipuina aurkeztuko du: “Pablo Tontonarra Delviento munduan zehar aspalditik bidaiatzen dabilen gizon oso berezia da. Haizeak eramaten duen toki bakoitzean haizearen inguruan dihardu. Haizeak jotzen zuen bitartean bizitza oso atsegina zen errotan, baina egun batean haizea geratu egin zen…”. Familia osoarentzat moduko saioa izango da (gazteleraz).

https://youtu.be/VsmXwwgDzpQ