“Todos los nombres de Dios” eta “La manzana de oro” Coliseoko zine-karteldegian
2023/09/15
10:15
eta kitto!
Aurreko asteburuan proiektatutako Yann Samuellen “La guerra de los Lulus” filmarekin batera, asteburu honetan Daniel Calparsororen “Todos los nombres de Dios” eta Jaime Chavarriren “La manzana de oro” pelikulak eskainiko dira Coliseoan. Roman Artemyev-en “Vampiro al rescate” animaziozkoa izango da, bestalde, umeentzako ordutegian emango den filma. Aipatutako hiru pelikulak 100 minuturen bueltako iraupena dute; animaziozkoak, bestalde, 76 minututan amaituko da. 1 Aretoan esakainiko den “La guerra de los Lulus” eta Antzokian proiektatuko den “Todos los nombres de Dios” dramak dira, eta “La manzana de oro” komedia bezala identifikatzen da. Proiekzioetan ez dago inolako aldaketarik oraingoan eta ohiko ordutegiari jarraituko diote: zapatuan, 17:00etan, 19:45ean eta 22:30ean; domekan, 17:00etan eta 20:00etan; eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:30ean.