Toribio Echevarria sarien finalisten izenak jakitera eman dituzte
2021/07/19
07:33
eta kitto!
Hamaika ideia edo proiektu izendatu dituzte Toribio Echevarria sarien 31. edizioaren finalista, sei ‘Enpresa-ideia/proiektu’ kategoriarako eta bost ‘Enpresa berria’ mailarako. Sari-banaketa ekitaldia eguenean egingo da, 10:00etan, Coliseo antzokian, eta streaming bitartez ikusi ahal izango da.
‘Enpresa-ideiak/proiektuak’ atalean hauek dira finalistak: Vidtext (Bideoak berehala sortzeko balio duen plataforma da, gidoi bakar bat idatziz, grabatzeko beharrik gabe, eta edukia 40 hizkuntzatara baino gehiagotara helarazteko modua emanez), Lignobasque (Soluzio analitiko lasterrak eta zehatzak garatu, ezarri eta merkaturatzen ditu, NIR teknologiak baliatuz), Fokus (Kirol elektronikoetan espezializatutako talentuaren jarraipena egin eta kudeatzeko plataforma digitala), Innovation Tree (Ion litioko bateriak birziklatzeko balio duen prototipoaren garapena, horretarako ingurumenaren begirunea duen teknologia hidromekaniko bat baliatuz, bateria berriak fabrikatzeko materialen zati bat berreskuratu eta karbono-aztarna albait txikiena egitearen bidez), Cultzyme (Elikagaien hartziduren kudeaketarako, kontrolerako eta I+Grako ekipamendu adimentsuak), eta Kumitron (Kirolean jarduteko gaitasun psikomotorrak ikastea errazten duen adimen artifizialean oinarritutako sistema. Haren lehen produktua karatera zuzentzen da).
‘Enpresa berria’ kategoriako finalistak, bestetik, hauek dira: Polykey Polymers (Energia biltegiratzeko polimero biojasangarrien eta material berritzaileen produkzioa, horretarako jabetza-teknologia eta bezeroarentzako ‘ad hoc’ polimero jasangarrien ingeniaritza-zerbitzuetan oinarrituz), Emissary Cosmetics (Enkapsulazio adimentsuko soluzioak osagai aktibo kosmetikoen fabrikatzaileentzat, norberaren edo animalien zainketarako enpresentzat eta farmakoen enpresentzat), Lean Stocks (Industria-makineria eta lotura duten zerbitzuak salerosteko prozesuetan enpresak elkarrekin konektatzeko Marketplace B2B), Normo Delivery Systems (Hardware- eta software-plataforma unibertsala azken miliako operadoreentzako soluzio berritzailea izateko) eta Fesia Technology (Elektroestimulazio funtzionaleko soluzio aurreratuak garatzen ditu nerbio-sisteman gaitzak edo lesioak dituzten pertsonak birgaitzeko).