Toribio Etxebarriako Kutxabank-en bulegoa itxi dute, parean elkarretaratzea egin dutelako
Gaur (martitzena, hilak 23) eguerdirako Kaleratzeak Stop Desahucios Debabarrena plataformak elkarretaratzea deitu du Kutxabankek Toribio Etxebarria kalean duen bulegoaren parean, entitate horrekin kontratatuta duen hipotekari aurre egiteko modurik ez duen familia baten etxebizitza aste honetako barixakuan (hilaren 26an) enkantera ateratzekotan direlako. Elkarretaratzea ixila eta lasaia izan da, baina badaezpada Ertzantzak bulegoaren kanpoaldea zein beste bulegoetako inguruak zaintzen dihardu eta, horrekin batera, trafikoa moztu dute Toribio Etxebarria kalean.
Barixakuan etxe baten enkantea
Plataformako kideek jendeari banatutako orrietan idatzitakoari jarraituz, "EAEko mailegu hipotekarioen %70 Kutxabank-enak dira. Etxetik inor botatzen ez dutela diote, baina egiten diharduten bajarra etxegabetzeak atzeratzea da, legeak duen hutsunearen erdian (epaileek beraiek diote lege hipotekarioak bidegabeak direla) ejekuzio hipotekariorako prozesu guztia betetzen dihardute, "lanzamiento" delakoa (etxetik kaleratzea) izan ezik. Orain ez daukate etxeentzat eroslerik, ezta eurek nahi duten prezioa ordainduko duenik. Irudia zaintzearren, jendeari etxeetan geratzen lagatzen ari dira, ekonomia mugitzen hastean kalera botatzeko. Apirilaren 26an Kutxak bultzatutako enkantea egingo da Eibarko epaitegian eta bertan Mutrikuko bizilagun bat etxe barik geratuko da".