Toribio Etxebarrian emango du kaleko lehen kontzertua Eibarko Musika Bandak domeka eguerdian

Euria egingo balu, udaletxeko arkupeetan izango da emanaldia.
Toribio Etxebarrian emango du kaleko lehen kontzertua Eibarko Musika Bandak domeka eguerdian
2024/05/08 12:17
eta kitto!

Domekan eskainiko du Eibarko Musika Bandak kaleko lehen kontzertua, eguraldiak horretarako aukera ematen baldin badu. Andoni Vazquezek zuzenduko duen emanaldia 12:30ean hasiko da, Toribio Etxebarria kalean (euria egingo balu, udaletxeko arkupeetan joko dute). Egitaraua, berriz, pieza hauek osatzen dute: Manolete (P. Orozco eta J. Ramos), El Caserio (Jesus Guridi), Dantzaldia (Iñaki Urkizu), Gladiator (M. Legnaro) eta La Mascara del Zorro (J. Moss).