Toribio Etxebarriaren bustoa tokiz aldatu dute

Toribio Etxebarriaren bustoa tokiz aldatu dute
2013/06/17 00:00
eta kitto!

Aurreko astean bat baino gehiago harritu zen Toribio Etxebarriaren bustoa anbulategi pareko parketik kendu eta metro batzuk aurrerago, San Andres elizara igotzeko eskailera pareraino nola eraman zuten ikustean. Hori gertatzean anbulategi pareko baldosak aldatzeko beharrean zeudenez, neurria behin-behinekoa izango ote zen zalantza zuten eibartar askok, baina anbulategian Oteizaren Txopitea eta Pakea ipini dutela ikusita, aurrerantzean Toribio Etxebarriaren bustoa lorez inguratuta eta berari eskainitako kalearen muturretako batean ikustera ohitzen joan beharko gara.