Torrealdai eta Ibarretxe elkarrekin solasean Armeria Eskolaren eskutik
2016/02/15
21:20
eta kitto!
Datorren martxoaren 1ean, 12:30ean "Ondo Egindako Lana" programaren bosgarren saioa hartuko du Armeria Eskolak. Euskaraz garatuko den ekitaldian Joan Mari Torrealdai eta Juan Jose Ibarretxe arituko dira solasean.
Antolatzaileek diotenez, "euskal kulturaren suspertzaile eta eragile haundia den Torrealdairi egindako lana zein bere ekarpenak aitortu nahi dizkiogu. Bere lanaren inguruan jarduteko eta bere etorkizunari buruzko hausnarketa egiteko, berarekin solaskide Juan Jose Ibarretxe lehendakari-ohia izango da".