Torrealdai eta Ibarretxe elkarrekin solasean izango dira 12:30ean Armeria Eskolan
2016/03/01
09:49
eta kitto!
Gaur 12:30etatik aurrera Armeria Eskolaren eskutik egingo den “Ondo Egindako Lana” programaren bosgarren saioan, Joan Mari Torrealdaik eta Juan Jose Ibarretxek jardungo dute elkarrekin berbetan, euskeraz garatuko duten ekitaldian. Antolatzaileek azaldu dutenez, "euskal kulturaren suspertzaile eta eragile handia den Torrealdairi egin duen beharra zein bere ekarpenak aitortu nahi dizkiogu. Bere beharraren inguruan berba egiteko eta bere etorkizunari buruzko hausnarketa egiteko, berarekin batera Juan Jose Ibarretxe lehendakari-ohia izango du solaskide".
Torrealdai euskal idazle, kazetari, soziologo eta euskaltzaina ez ezik, beti izan da euskaltzale sutsua eta argitara eman dituenen artean "Iraultzaz" (1973), "Euskal idazleak gaur" (1977), "Euskal Telebista eta euskara" (1985), "XX. mendeko euskal liburuen katalogoa" (1990-1992), "Euskal kultura gaur" (1997), "El libro negro del euskara" (1998), "Martin Ugalde" (1998), "La censura de Franco y el tema vasco" (1999), "Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura, 1936-1983" (2000) daude. Egunkariaren aurka abiatutako prozesuaren barruan, 2003an guardia zibilak atxilotu zuen eta, urteetan denetarik jasan eta gero, 2010. urtean kargu guztietatik absolbitu zuten. 2015ean Manuel Lekuona Saria jaso zuen.