Urtarrilaren 31n inauguratuko dute Amaña eta Legarreko Adinekoen Zentro berria

Urtarrilaren 31n inauguratuko dute Amaña eta Legarreko Adinekoen Zentro berria
2026/01/19 14:30
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Eibarko Udalak Amaña eta Legarreko Adinekoentzako Zentro Sozial berria inauguratuko du urtarrilaren 31n, Torrekua eraikinean. Jon Iraola alkateak jakinarazi duenez, obrak azken txanpan daude, eta otsailetik aurrera zentroa martxan egongo da.

Alkateak sare sozialetan zabaldutako bideo batean azaldu duenez, Torrekua eraikina erabat berritu da, auzoko bizilagunekin hartutako konpromisoari erantzunez: "zentro berria irisgarria eta modernoa da, eta adinekoen erosotasuna, jarduera eta ongizatea sustatzeko pentsatuta dago".

Eraikinak hainbat gune izango ditu: ikasgelak, kafetegia eta hainbat espazio, besteak beste, Goyeneche Fundazioarentzat, Gurutze Gorriarentzat eta Ikasten elkartearentzat. Une honetan, kafetegiaren azken lanak egiten ari dira, dena prest egon dadin inaugurazio-egunerako.