Trabuko Bidea hasi zuten Klub Deportiboko 17 mendizalek martxoaren 28an

Oiartzun eta Goizueta arteko bidea egin zuten egun euritsu eta lainotsuarekin
Trabuko Bidea hasi zuten Klub Deportiboko 17 mendizalek martxoaren 28an
2026/04/07 12:22
eta kitto!

Eibarko Klub Deportiboko mendizaleek Trabuko Bidea hasi zuten martxoaren 28an, egun euritsu eta lainotsuan. Guztira 17 mendizalek hartu zuten parte irteeran, eta baso gorioldiotsuak eta ibaiak zeharkatu zituzten Oiartzun eta Goizueta lotzen dituen bidean.

Trabuko Bidearen bigarren etapan Goizueta eta Leitza lotuko dituzte 16 km-ko ibilbidearekin. Goranzko desnibel metatua 1.150 m-koa izango da eta beheranzkoa 850 m-koa.