Trabuko Bidearen bigarren etapa apirilaren 18an egingo dute

Goizueta eta Leitza lotuko dituzte 14,5 km-ko ibilbidearekin, eta bidean Mendibil igotzeko aukera egongo da
Trabuko Bidearen bigarren etapa apirilaren 18an egingo dute
2026/04/09 11:15
Ekhi Belar Errasti

Eibarko Klub Deportiboko mendizaleek Trabuko Bidearen bigarren etapa egingo dute apirilaren 18an, larunbata. Ibilbidea Goizuetatik abiatu eta Leitzara iritsiko da, Mendibil ingurutik igarota.

Irteera goizeko 7:30ean izango da, eta itzulera arratsaldeko 17:00etarako aurreikusten da. Ibilbide nagusiak 14,5 kilometroko luzera izango du, eta 1.040 metroko desnibel positiboa pilatuko du; aukera alternatibo bat ere eskainiko dute, Mendibilera igo gabe, desnibel txikiagoarekin.

Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik, klubaren bidez, eta prezioak 15 eurokoak izango dira bazkideentzat eta 20 eurokoak bazkide ez direnentzat.