Tren bereziak jarriko dituzte Athletici egingo zaion harreraren harira

Gaueko zerbitzua eskainiko dute Bilbo-Ermua ibilbidean
Tren bereziak jarriko dituzte Athletici egingo zaion harreraren harira
2024/04/11 11:13
eta kitto!

Zapatuan Kopa irabazi ondoren, Bilbon gabarra aterako dute gaur Athleticen garaipena ospatzeko. 40 urte zain egon ondoren, jende ugari bilduko da Nerbioi ibaiaren inguruan eta, ondorioz, garraio publikoan hainbat aldaketa egongo dira.

Euskotrenek, adibidez, tren-zerbitzu berezia jarriko du Bilbo-Ermua ibilbidean. Iluntzean, 21:55ean eta 22:25ean itzultzeko aukera egongo da eta gero, 00:00etatik 03:00etara, trenak egongo dira bi ordutik behin.