Triatloi denboraldia Peñiscolan estreinatu dute JAZ-eko bi ordezkarik
Alex Higuera 121. postuan sailkatu zen eta Jonatan Alustizak lasterketa laga behar izan zuen belauneko minarekin
2024/05/02
12:15
eta kitto!
Triatloi denboraldia ofizialki estreinatu da Infinitri Peñiscolako lehiarekin. JAZ Eibar Triatloi Taldeko bi kide izan ziren distantzia erdiko proba horretan irteera hartu zutenak, mila parte-hartzaile ingururen artean.
Egin beharreko distantzia honakoa izan zen: hasteko, 1.900 metro igerian, jarraian 85 kilometro bizikleta gainean, eta azkenik 21 kilometro antxintxiketan.
Alex Higuera 121. postuan sailkatu zen eta 4:36:29ko denbora behar izan zuen proba amaitzeko. Jonatan Alustizak, bestalde, erretiratu egin behar izan zuen bizikleta amaitutakoan, belaunean mina zuelako.