Triatloi denboraldiari ekin diote gure herriko JAZ taldekoek
Hondarribian esprint distantziako lehen probak eman zion hasiera denboraldi honetako triatloi sasoiari
2025/05/14
12:18
eta kitto!
Denboraldi honetako triatloi sasoiari hasiera emateko, Hondarribian esprint distantziako lehen proba jokatu zen eta han izan ziren JAZ Eibar Triatloi taldeko ordezkariak. Cristina Ruizek 29. postuan amaitu zuen, aldi berean hirugarren izateko beteranoen V2 mailan. Roberto Gartziak 122. postuan helmugaratu zen, seigarren postuan sailkatuz V2 maila horretan. Eta, azkenik, Ander Telleriak 126. postuan sailkatu zen berarentzat triatloi batean debut eguna izan zen proban. Hurrengo asteburuetan lehiaketaz lehiaketa jardungo dute JAZ-ekoek.