Trío Medianoche taldeak bere hirugarren diskoa aurkezteko kontzertua eskainiko du abenduan
2022/09/27
14:43
eta kitto!
Gaur goizean aurkeztu dute Trío Medianoche taldeak abenduaren 23an Coliseo antzokian 20:30ean eskainiko duen kontzertua Jon Iraola alkateak, Jose Luis Gonzalez Kultura teknikariak eta Trío Medianoche taldekoek, Pedro Bartrak (lehen ahotsa eta bigarren gitarra), Jesus Mari Bastidak (hirugarren gitarra, hirugarren ahotsa eta marakak) eta Bernardo Aguilerak (bigarren ahotsa eta lehen gitarra).
Aurreratu dutenez, abenduko ekitaldiak talde eibartarraren disko berria aurkezteko balioko du. Udalaren babesarekin Legarren grabatuko duten diskoak sei abesti berri eta taldeak inoiz grabatu bariko beste bost kantu ezagun bilduko ditu eta eibartarren hirugarren lana izango da. Aurretik beste bi disko grabatu dituzte, 2014an lehena eta 2016an bigarrena, eta proiektuari ilusioz helduko diotela adierazi dute musikariek.
Diskoa aurkezpen kontzertuaren egunean erosi ahal izango da, Coliseon bertan eta, horrez gain, Gabonetarako Untzagan salgai ipiniko dute. Kontzerturako sarrerak, bestalde, azaroko lehen astean jarriko dituzte salgai, Kutxabank-en zein Coliseoko leihatilan.