Trio Medianoche taldeak kontzertu solidarioa eskainiko du urtarrilaren 20an Ermuan
2023/12/29
09:31
eta kitto!
Espainiako SLC6AI elkarteak Trio Medianoche talde eibartarraren kontzertua antolatu du urtarrilaren 20rako, 16:15ean, Ermua Antzokian, Entzefalopatia Epileptikoa eta Garapenaren Entzefalopatia gaixotasuna dutenei laguntzeko.
Sarreraren prezioa 5 eurokoa da eta Villa de Ermua eta Sagardui dendetan, eta Coffee – Gin Plan B eta Sagarra tabernetan egongo dira salgai. Dena dela, kontzertura joan ez arren lagundu nahi dutenek, bi aukera dituzte: Bizum-a egin zenbaki honetara (07753) edo dirua sartu kontu korronte honetan (Unicaja, IBAN ES37 2103 7089 0300 3002 5043).