Trio Medianochek kontzertua eskainiko du gaur, San Pedro jaiak direla eta

Trio Medianoche, Felix El Gato eta TUKAN orkestraren emanaldiak izango dira gaur. Bihar Eibarko Koro Gazteak abestuko du Karmengo elizan.
Trio Medianochek kontzertua eskainiko du gaur, San Pedro jaiak direla eta
2024/06/28 10:22
eta kitto!

Atzo hasi ziren ospatzen San Pedro jaiak Karmen kalearen inguruan, umeentzako antolatutako hainbat ekitaldirekin. Behe Tokiak hiru eguneko egitaraua prestatu du, eta gaur Trio Medianocheren kontzertuaren txanda izango da. Emanaldia 18:00etan hasiko da Karmen kaleko parkean. Baina ez da gaurko ekitaldi bakarra izango: 19:00etan bakarrizketa eskainiko du Felix El Gatok. Eta 21:45ean TUKAN orkestraren emanaldia izango da. Ekitaldi guztiak Karmen kaleko parkean izango dira.

Jaiei amaiera emateko, bihar, zapatua, Karmengo elizan meza egingo da 12:00etan, eta bertan Eibarko Koro Gazteak abestuko du.