Tronchok lagata jokatuko du Amorebietan denboraldia amaitu arte

Tronchok lagata jokatuko du Amorebietan denboraldia amaitu arte
2024/01/19 13:14
eta kitto!
Eibar FT-ko aurrelariak maila bereko SD Amorebietan jokatuko du denboraldia amaitu arte. Tronchok 21 urte ditu eta bigarren denboraldia du lehen taldean. Denboraldi honetan zazpi partidutan hartu du parte (bost Ligan eta bi Kopan) eta gol bat sartu du. Troncho gaztetan iritsi zen Eibarrera Benicarló taldetik, Castellon jaio zen herriko taldetik. 2019-2020 denboraldian Eibarko gazteen taldean jokatu zuen, hurrengo bietan CD Vitorian aritu zen eta 2022-2023tik lehen taldean jarraitu du.