Txente Errekondok nazioarteko egoerari buruzko hitzaldia emango du Eibarren, Sorturen eskutik

Txente Errekondok nazioarteko egoerari buruzko hitzaldia emango du Eibarren, Sorturen eskutik
2026/02/19 10:32
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Eibarko Sortuk hitzaldi bat antolatu du datorren martitzenerako, otsailaren 24rako. Saioa 18:30ean izango da Kultu tabernan, eta gonbidatua Txente Errekondo izango da, nazioarteko gaietan aditua. Rekondo Komunikazio Zientzietan lizentziatua da, eta doktoregaia Politika Zientzietan. Zenbait liburutan, hitzalditan eta telebista saiotan parte hartu du.

Hitzaldian, egungo nazioarteko egoerari buruzko hausnarketa egingo da, begirada zabaldu eta munduko testuingurua hobeto ulertzeko asmoz. Antolatzaileek herritarrak parte hartzera gonbidatu dituzte.