Txiki eta Otaegiren fusilamenduaren 51. urteurreneko ekitaldia egingo du Sortuk Eibarren
Sortuk Txiki eta Otaegiren fusilamenduaren 51. urteurrenaren harira antolatutako ekitaldia egingo du irailaren 27an Eibarren. Ekitaldia 12:30ean izango da, eta, ondoren, bazkari herrikoia egingo dute, 14:30ean. Bazkarirako txartelak Trikun daude salgai.
«Loturak askatzera!» lelopean antolatu ditu Sortuk aurtengo ekitaldiak. Guztira, Euskal Herriko 53 udalerritan egingo dituzte, tartean Eibarren. Gipuzkoan, besteak beste, Donostian, Azpeitian, Bergaran, Errenterian, Hernanin, Mutrikun, Tolosan eta Zarautzen ere izango dira ekitaldiak.
Juan Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi 1975eko irailaren 27an fusilatu zituzten. Aurten, 51 urte beteko dira haien fusilamendutik.
Sortuk azaldu duenez, «duela mende erdi askatu gabe geratu ziren lotura horiek askatzeko konpromisoa» du. Era berean, «bidegurutze historiko honetan, aukerak baliatuko eta biderkatuko» dituela adierazi du, «askatasuna edukiz betetzeko».