"Txillarreko sukaldaria. Pello Rubiori elkarrizketa" Eibarren aurkeztuko dute bihar

Asier Ibaibarriaga eta Edurne San Martin lanaren egileek egingo dute aurkezpena, 18:30ean Portalean.
"Txillarreko sukaldaria. Pello Rubiori elkarrizketa" Eibarren aurkeztuko dute bihar
2025/10/13 20:55
eta kitto!

Bihar (martitzena, urriak 14) aurkeztuko dituzte Eibarren Txillarreko sukaldaria. Pello Rubiori elkarrizketa liburua eta dokumentala egileek, Asier Ibaibarriagak eta Edurne San Martinek: 18:30ean izango da aurkezpen-ekitaldia, Portaleko areto nagusian. Hogei urte igaro dira Pello Rubiok Jesus Egiguren (PSE-EE) eta Arnaldo Otegi (Herri Batasuna) lagunak Elgoibarko Txillarre baserrira gonbidatu zituenetik, eta kaleratu berri duten lan honetan orduko bere bizipenak bildu nahi izan dituzte egileek.