Txirrindulari Elkarteak urteko batzarra egingo du zapatu goizean Portalean

Txirrindulari Elkarteak urteko batzarra egingo du zapatu goizean Portalean
2024/01/11 11:27
eta kitto!
Ohiko bidetik, urtea hasi eta bigarren asterako, Eibarko Txirrindulari Elkarteak bere urteko batzarra egingo du. Ekitaldia zapatuan izango da, Portalean, eta goizeko 11:00etarako deituta daude bazkideak lehenengo deialdirako, eta handik ordu erdira, 11:30ean, bigarrenerako. Iazko kontuak itxi eta urte berrikoak onartzeko batzar horretan honako gaiak tratatuko dira: aurretik korreoz bidalitako iazko aktaren onarpena, 2023an egindakoaren erakusketa, 2024ko ekimenen proposamena, 2023an izandako mugimenduak eta egoera ekonomikoa, 2024rako aurrekontua eta, azken atal gisa, betiko galdera eta eskaeren tartea.

Txirrindulari Elkartetik jakitera eman dutenez, gainera, zikloturisten lizentziak ere berritu daitezke dagoeneko. Horretarako, clubciclistaeibarres@gmail.com helbidera idatzi daiteke edo, bestela, klubaren lokaletik pasatu martxoaren 13ra arte, beti ere arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara. Informazio gehiagorako, 943 20 34 80 telefono zenbakira deitu daiteke.