Txistorra Egun arrakastatsua

Txistorra Egun arrakastatsua
2014/11/24 00:00
eta kitto!

Eibarko Txirrindulari Elkarteak antolatutako Txistorraren Egunak hamabigarren edizioa bete zuen zapatuan eta, urteroko moduan, jende mordoa erakartzea lortu zuen (ikus argazkiak hemen). Eguerdian hasi ziren txistorra pintxoak eta edaria saltzen eta, goizeko ekitaldia agurtu baino lehen, Valenciaga Memoriala argazki lehiaketa irabazi duen Juan Antonio Palaciosi saria eman zioten. Bazkaltzeko tartea hartu eta gero, arratsaldean berriz ere Untzagako karpan ibili ziren txistorra saltzen eta, jaia agurtu baino lehen, egunean saldutako errifaren zozketa egin zuten.