Txistorra Egunean Eibarko KIA Naia Car kontzesionarioak egindako zozketako irabazleak

Txistorra Egunean Eibarko KIA Naia Car kontzesionarioak egindako zozketako irabazleak
2023/11/29 11:40
eta kitto!
Eibarko KIA Naia Car kontzesionarioak Eibarko Txirrindulari Elkarteak antolatzen duen 2023 Txistorra Egunaren babesle gisa zapatuan Untzagan egin zuen zozketaren irabazleak hauek dira: Alex Kortaberria, Nerea Areitio, Javier Cuetara, Jose Luis Arrillaga, Ainhoa Cordon, Aintzane Garai eta Guadalupe Larrinaga. Bakoitzak Eibar Merkataritza Gune Irekiaren 50 euroko Oparitu Eibar txartel bana jasoko du. Abenduaren 4tik aurrera jarriko dira harremanetan irabazleekin, telefonoz, txartelak nola eta noiz jaso azaltzeko.