Txistorra Eguneko rifaren zenbaki saridunak
Eguraldia lagun, giro paregabean ospatu zen zapatuan Txistorra Eguna
2025/11/24
10:20
Ekhi Belar
Txistorra Eguna ospatu zen zapatuan Eibarko Txirrindulari taldearen eskutik eta lagun ugari ibili zen Untzagan jarri zuten karparen inguruan. Jai giroaz gain, omenaldiak egiteko aukera ere eman zuen egunak eta aurtengoan CD Urki klubak eta Jesus Angel Sainzek jaso zuten errekonozimendua.
Egunean zehar rifak erosteko aukera egon zen eta Txirrindulari Elkarteak jakitera eman du zenbaki saridunen zerrenda. Sariak jasotzeko, abenduaren 15etik 19ra egin ahal izango da, elkartean bertan (Pagaegi, 3) 19:00etatik 20:00etara. Zalantzarik izanez gero, clubciclistaeibarres@gmail.com helbidera idatzi daiteke.