Txomin Osoro eta Joseba Ortega Agote Embrumakeko triatloian izan dira

JAZ taldekoek atzetik aurrerako izugarrizko lasterketa egin zuten
Txomin Osoro eta Joseba Ortega Agote Embrumakeko triatloian izan dira
2024/08/30 11:42
eta kitto!

Distantzia erdiko mailan jokatzen den Embrumakeko triatloi horretan, gainera, JAZ taldekoek atzetik aurrerako izugarrizko lasterketa egin zuten, gero eta triatloilari gehiago harrapatu eta aurrea hartuz.

Txomin Osorok 13. postuan amaitu zuen proba, bost ordu eta erditan triatloia eginez (5:30:04), eta Joseba Ortega Agote 81. postuan sailkatu zen (bere denbora: 6:44:14).