Txontakoek jardunaldi kulturala antolatu dute zapaturako
2016/12/15
19:18
eta kitto!
La Plazoleta Txontako auzokoen elkarteak, DSS2016 egitasmoarekin bat eginda, abenduaren 17rako jardunaldi kultural partehartzailea antolatu du auzoan. Ekitaldiak Ardoraren "Energia Olatuak" proiektuarekin hartutako konpromisoari erantzuten dio. Izan ere, La Plazoletak "Eibarko industriaren memoria historikoa" izeneko proposamena aurkeztu zuen eta Donostian diruz laguntzeko aukeratu zuten, beste proiektu batzuekin batera. La Plazoleta elkartetik azaldu dutenez, "ekimenarekin herritarrak, batez ere auzoan bizi direnak batzea nahi dugu eta, horretarako, hondatuta dauden hainbat toki txukuntzeko ekitaldi sinbolikoa antolatzea pentsatu dugu. Asmoa denon artean murala margotzea litzateke".
11:00etan ekingo diote lanari. Handik ordubetera, 12:00etan poesia errezitala hasiko da eta 13:00ean Txontan dauden muralak ezagutzeko ibilbidea hasiko dute. Bidean musika izango dute lagun. Murala nola egin azaldu eta lana gidatzeko ardura, bestalde, Artefactory enpresak izango du.