Txosnagunean ospatuko den Umeen Eguneko bazkarirako tiketak saltzen hasiko dira gaur

Arratsaldean mahaia ipiniko dute Untzagan, 18:00etatik 19:30era.
Txosnagunean ospatuko den Umeen Eguneko bazkarirako tiketak saltzen hasiko dira gaur
2025/05/30 14:40
eta kitto!

Jaixak Herrixak Herrixandako jai batzordetik Umeen Eguna antolatzen dihardute. Ekainaren 24an ospatuko dute, txosnagunean, eta prestatu duten egitarauan jolasak, tailerrak, bazkaria eta ipuin-kontalaria daude. Azaldu digutenez, bazkariko tiketak 9 eurotan salduko dira, kamiseta barne, eta
 gaur bertan hasiko dira tiket-salmentarekin: 18:00etatik 19:30era Untzagan mahaia ipiniko dute, eta gauza bera egingo dute datorren asteko barixakuan ere (ekainak 6). Deporren (1. pisuan) erosteko aukera ere badago, martitzenetik barixakura, 18:00etatik 20:30era. Bestetik, gauzak egiteko laguntza behar dute, eta jendeari dei egiten diote ekainaren 11n, 18:00etan Arrate Kultur Elkartean egingo duten bilerara joateko