Txupinazoarekin batera egingo du eztanda jaiak Amañan

Txupinazoarekin batera egingo du eztanda jaiak Amañan
2023/07/07 11:26
eta kitto!


Aurreko barixakuan aurkeztu zuten aurtengo Amañako jaietarako egitaraua. Jose Antonio Alberdi Goma jaietako antolatzailearen berbetan, aurten ere egitarau “itzela” prestatu du, eta horretan lagundu duten babesle eta lagun guztiei eskerrak eman zizkien, baita Eibarko Udalari ere. Jaiak gaur hasiko dira, 19:00etako txupinazoarekin. Jon Iraola alkateak botako du, “alkatea izateaz gain, Amaña auzoan jaio eta hazitakoa delako”. Jarraian daukazue egitaraua:

AMAÑAKO JAIAK 2023

BARIXAKUA 7

18:30 Kuadrilen jaitsiera, Dorreetatik Amañako plazaraino, Ermuko Irulitxa txarangarekin.

19:00 Jai hasierako txupinazoa, Jon Iraola Eibarko alkatearen eskutik.

19:15 Umeen danborrada, Amañako plazan.

20:00/21:30 Arratsaldeko kontzertua, Mugi Panderoarekin.

23:00 Musika kontzertu itzela, Mugi Panderoa, Kaotiko (Euskal Herria) eta Buhos (Katalunia) taldeekin.

Oharra: Txosnan ogitarteko eta pintxo zerbitzua egongo da

ZAPATUA 8

10:00/15:00 Artisautza Azoka, Amañako plazan.

14:30 Herri-bazkaria: paella. Plazan bazkaltzen ez duenari ez zaio edaririk zerbitzatuko.

17:00 Pirritx, Porrotx eta MariMotots pailazoen emankizuna.

20:00 Parrillada: saiheskia, txorizoa, oilasko-hegalak…

20:00 Elektro-txaranga, Distopiarekin.

21:00 Kontzertua, Puro Relajo Euskal Herriko talde entzutetsuenarekin.

23:00 Helduen danborradaren irteera.

00:00 Danborradaren iritsiera Amañako plazara.

00:50 Berbena, Lisker taldearekin.

DOMEKA 9

12:15 Salda eta txorizoa txosnan.

17:30 Txokolate-jana, Eroskirekin elkarlanean.

17:30 Kallejonada, “México Lindo Sí Señor” mariatxiarekin.

18:00 Kontzertua, “México Lindo Sí Señor” mariatxiarekin.

19:00 Ogitartekoak salgai (1€)

19:30 Amaña es la Caña elkartearen sari-banaketa.

20:00 Berbena.

22:00 Jaien amaiera.

BARIXAKUA 14

14:30 Jubilatuendako bazkaria, Unzaga Plaza hotelean.

19:00 Bertso-merienda, Sustrai Colina eta Onintza Enbeita bertsolariekin, Sosola baserrian.