UCI Pro Series mailako lasterketa Arraten amaituko da etzi eguerdian

Eibarko Txirrindulari Elkarteak antolatutako VI. Eibarko Hiria Sari Nagusia - Laboral Kutxa proba goizeko 10:00etan abiatuko da
UCI Pro Series mailako lasterketa Arraten amaituko da etzi eguerdian
2024/05/24 12:17
eta kitto!

Domekan jokatuko den Eibarko Txirrindulari Elkarteak antolatutako VI. Eibarko Hiria Sari Nagusia - Laboral Kutxa proba goizeko 10:00etan abiatuko da eta 13:00ak baino zertxobait lehenago hasiko dira helmugaratzen parte-hartzaileak. Lasterketak 116 kilometro eta erdi izango ditu guztira, tartean hiru mendi gainditzeko: 3. mailako Itziar eta Aia aurretik, eta helmuga izango den Arrateko gaina azkenean. Lasterketa, aurreko urteetakoaren kontrara, ez da T. Etxebarria kalean amaituko, Euskal Jaiaren ospakizunak direla-eta. Horregatik zuzenean joko dute Arrateraino, baina Azitaingo poligonotik, “epikotasun puntua emanez probari”.

UCI Pro Series mailako lasterketa jarraitzeko aukera izango da streaming bidez Eibarko Txirrindulari Elkartearen web orritik, eta etaparen bigarren zatia jarraitu ahal izango da, baita, EITB-4tik ere zuzenean.