Udaberri Saria Espainiako txapeldunarentzat
2013/03/04
00:00
eta kitto!
Xixongo Ivan Garcíak irabazi zuen domekan Udaberri Sariaren 35. edizioa, bere atzetik sailkatutako Jon Irisarriri eta Julen Irizarri 13 eta 15 segundoko tartea kenduz, hurrenez hurren. Gijón Las Mestas taldeko Espainiako txapelduna nagusi izan zen proban eta lehiakortasun saria bereganatu zuen; Irisarri bigarren sailkatuak, bestalde, mendiko saria eskuratu zuen. Taldekako sailkapena, bestalde, Limousin Cartonajes-ek eraman zuen eta Debabarrenako onena Ciclos Iturriagako Pablo Zabala izan zen. Argazkiak ikusteko hemen klikatu.