Udako 'Factoring' merkealdi azoka egingo dute datorren astean

Guztira 27 saltokik hartuko dute parte uztailaren 21etik 23ra bitartean; horietatik 19k Toribio Etxebarrian jarriko dituzte postuak eta zortzik promozio bereziak eskainiko dituzte beren dendetan.
Udako 'Factoring' merkealdi azoka egingo dute datorren astean
2026/07/15 11:22
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Udako beherapenen azoka egingo dute datorren astean Eibarren. 'Faktoring' azokaren aurtengo edizioa uztailaren 21ean, 22an eta 23an izango da, eta guztira 27 saltokik hartuko dute parte. Eibarko Udalak eta Eibarko Merkatarien Elkarteak elkarlanean antolatzen duten azokak tokiko merkataritza sustatzea eta udako beherapenen garaian herriko saltokietara bezeroak erakartzea ditu helburu.

Azoka 10:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Hemeretzi establezimenduk postuak jarriko dituzte Errebal Plazan, eta beste zortzik beherapen eta promozio bereziak eskainiko dituzte beren dendetan.

Toribio Etxebarrian izango dira Atelier 11, Bambi, Burbujas y Más, Design by Nona, Elortza botika, Eskulan, Farmalur Berria, Gigil Design, Glow Up, Gratzina, Guby, Helmet House, Kopiña, Neure, No Comment, Pissa, Twins, Txukuna eta Zentral Optika. Bestalde, Beittu Optika, Cedry, Corral, Galarreta, Igmar Federópticos, Moapics, Multiópticas eta Vieco saltokiek ekimenarekin bat egingo dute beren establezimenduetan.

...eta kitto! Euskara Elkartea ere azokan

Azokarekin batera, ...eta kitto! Euskara Elkarteak Euskaraz Primeran kanpainaren informazio-postua jarriko du Toribio Etxebarrian hiru egunetan, 10:00etatik 12:30era. Bertan, herritarrak tokiko merkataritzan euskaraz egitera animatuko dituzte, eta parte-hartzaileentzat sariak banatuko dituen erruleta ere egongo da.

Horrez gain, Arrateko Bertso Afarirako bi sarrera zozketatuko dituzte parte-hartzaileen artean. Irabazleen izenak uztailaren 23an emango dituzte ezagutzera, 12:00etan.